lunes, 31 de julio de 2017

KOLOREAK IKASTEN

Koloreak ikasten hasteko joku eta jarduerak argazkien bidez ilustratuak (2-3 urtetik gora frogatu dut):

1) Ura koloreztatuz (tenperarekin edoeta janari kolorantearekin):




 2) Koloretako izozki makiltxoak kolore ezberdinetan sailkatuz:



3) "Koloreak ikasten" abestiaz baliatuz (https://www.youtube.com/watch?v=2I9lXVA4gjY), kantuak aipatzen dituen kolore eta marrazkiekin paletak sortu eta apaindu eta gero kantuarekin batera dantzatuz:




4) Harriak margotu eta lehortu ondoren dagokion marran jarri:




5) Nire ttiki garaiko lur joku hau berrezkuratuz, koloreak lantzen ditugu baita (bertze gauza batzurekin batera):


6) Pinza bakoitza bere kolorean jarri eta horrela koloreak lantzen ditugu bertze gauzen artean:

MARGOTZEKO TEKNIKA DESBERDINAK

1) KANIKEKIN (2-3 urtetik aurrera); kanikak tenpera pinturakin (eskuekin margotzeko erabiltzen dena) busti eta orrialdea barruan duen tapik gabeko kajan sartu. Gero denen artean kaja alde batera eta bertzera mugitu orrialdea guk nahi bitartean margotuz. Kontuz kanikak ez ditzatela ahoan sartu!!


2) PILOTEKIN (2-3 urtetik aurrera): pilotak tenpera pinturakin (eskuekin margotzeko erabiltzen dena) busti eta markodun kartoia alde batera eta bertzera mugituz margotu.


3) ORMAN MURALAK (2-3 urtetik aurrera): orman paper jarrai zati haundiak edoeta oihal zati haundiak itsatsi eta pinzelekin edoeta eskuekin esku tenperekin margotu.



domingo, 30 de julio de 2017

GARAIALDE HAUR ETXEA SUNBILLAN

Miren Hernandorena Ibarra naiz eta Sunbillan jaio nintzen duela 40 urte. Ingenieritzako ikasketak bukatu eta lanbide ezberdinetan probatu ondotik, haur ttikiekin lan egiteak ikaragarri betetzen ninduela konturatu nintzen. Haur ttikiekin lan egiteko aukeren artean, nire pentsamendu eta bizimoduarekin hobekien egokitzen zena "haur edo kabi etxeen" filosofia zela ikusi nuenean, denborarik galdu gabe nire etxea, nire gustoko "haur etxe" batean bilakatzeari ekin nion.
3 urte daramazkit nire familiarekin batera proiektu zirraragarri honetan murgilduta, eta ahal dudan guztietan, haurren inguruko arlo desberdinetako formakuntza jasotzen dut. Egunero, erakutsi baino gehiago ikasi eta ikasi egiten dut nire inguruan dabiltzan "ttikitto eroxko" guzti hoietatik batipat.
Bazen behin Ane izeneko nexka bat...bazen behin hosto bat...bazen behin txori ttiki bat... bazen behin udaberria...horrela ematen diogu hasiera lehenengo eguzki printzekin batera egun bakoitzari, eta bizi garen paraje paregabe honek oparitzen dizkigun baliabideak probextuz, abentura eta majiaz beteriko istorio bukagaitzetan murgiltzen gara.
Abentura hoietatik batzuk partekatuko dizkizuet blog honetan, eta norbaitentzat lagungarri suertatzen bada, oraindik aberasgarriagoa izanen da nire lanbidea eta azken finean bizimodua.