Miren Hernandorena Ibarra naiz eta Sunbillan jaio nintzen duela 40 urte. Ingenieritzako ikasketak bukatu eta lanbide ezberdinetan probatu ondotik, haur ttikiekin lan egiteak ikaragarri betetzen ninduela konturatu nintzen. Haur ttikiekin lan egiteko aukeren artean, nire pentsamendu eta bizimoduarekin hobekien egokitzen zena "haur edo kabi etxeen" filosofia zela ikusi nuenean, denborarik galdu gabe nire etxea, nire gustoko "haur etxe" batean bilakatzeari ekin nion.
3 urte daramazkit nire familiarekin batera proiektu zirraragarri honetan murgilduta, eta ahal dudan guztietan, haurren inguruko arlo desberdinetako formakuntza jasotzen dut. Egunero, erakutsi baino gehiago ikasi eta ikasi egiten dut nire inguruan dabiltzan "ttikitto eroxko" guzti hoietatik batipat.
Bazen behin Ane izeneko nexka bat...bazen behin hosto bat...bazen behin txori ttiki bat... bazen behin udaberria...horrela ematen diogu hasiera lehenengo eguzki printzekin batera egun bakoitzari, eta bizi garen paraje paregabe honek oparitzen dizkigun baliabideak probextuz, abentura eta majiaz beteriko istorio bukagaitzetan murgiltzen gara.
Abentura hoietatik batzuk partekatuko dizkizuet blog honetan, eta norbaitentzat lagungarri suertatzen bada, oraindik aberasgarriagoa izanen da nire lanbidea eta azken finean bizimodua.

