"Bidelagundu bazkari momentuan" / "Acompañar el momento de la comida"
Irailaren 28 eta 29an, Pikler Lóczy Euskal Herriko Elkarteak antolaturiko formakuntza batera joateko aukera izan nuen eta bertan, Budapest-etik (Lóczy Institutotik) etorritako 2 hizlari ezagutu genituen (Andrea Szöke eta Katalin Erdélyi).
Beraien hitz eta ideia batzutik nahiko urrun banago ere, haurrekin bazkariko tenorea nola planteatzen duten gustoko dut eta gai honen inguruan dituzten oinarrizko argudio gehienekin bat nator.
Agian norbaitentzat langungarri izan daitekeela pentsatuz eta jatorduak familia aunitzentzat suposatzen duen buruhaustea arindu asmoz, formakuntza honetan eman zen ikuspegia laburbiltzen saiatzea gogotu zait. Hona hemen, esaldi laburren bidez, bertan azaldu ziren ideia nagusiak:
- Arazoak sortzen badira ere, jateko orduak plazerreko momentua izan behar du.
- Gurasoon beldur eta jateko gustuak ez dizkiegu haurrei pasatu behar.
- Heldu-haur harremanak zaintza momentuetan eraikitzen dira eta bereixiki, jateko orduetan.
- Jateko orduko errutina eta janari aldaketak beti gradualki egin behar dira. Jateko orduan erakutsi/ikasten dira sozialki behar beharrezkoak diren arau aunitz eta aldi berean giro goxo bat sortzen bada, komunikazio momentu garrantzitsua da jateko unea.
- Haur bati bizi osasuntsu bat eramateak (kanpoan aire garbia harnasteak, harreman emozional egonkorrak izateak...), hobe jaten lagunduko dio.
- Gurasoon beldur eta jateko gustuak ez dizkiegu haurrei pasatu behar.
- Heldu-haur harremanak zaintza momentuetan eraikitzen dira eta bereixiki, jateko orduetan.
- Jateko orduko errutina eta janari aldaketak beti gradualki egin behar dira. Jateko orduan erakutsi/ikasten dira sozialki behar beharrezkoak diren arau aunitz eta aldi berean giro goxo bat sortzen bada, komunikazio momentu garrantzitsua da jateko unea.
- Haur bati bizi osasuntsu bat eramateak (kanpoan aire garbia harnasteak, harreman emozional egonkorrak izateak...), hobe jaten lagunduko dio.
- Jaiotzez haur guztiek daukate jateko gaitasuna eta gerora jateko arazoak erakusten dituztenak, normalean jatera bortxatuak izan dira modu argi edo sotilean.- Ez jatera bortxatu!!! Eta bortxatzea ez da soilik ahoa bortxara ireki eta koilara bai edo bai sartzea. Bortxatzea da baita: sariak agintzea, kantu/kontu ezberdinekin entretenitzea, mehatxuak egitea...). Lóczy-koen leloa "Ni una cucharada más de la que el niño acepta con agrado" da.
(Nere ustez hau zurrunegia izan daiteke eta batzuetan pixkot animatzeak (bortxatu gabe!!) haurrek hobe jatera lagundu dezake)
- "No sabe más el que sabe antes", beraz, haur bakoitzaren erritmoak errespetatu eta ez pentsatu mantsoago ikasteagatik guttigo jakingo edo ikasiko duenik.
- Zaintzaile edo janaria ematen duenaren jarrera, beti ulerkorra eta atsegina izango da.
- Konparaketarik ez egin inoiz. Batentzat janari gutti dena, bertze batentzak aunitz izan daiteke. Ez saritu ongi jaten duenari eta modu berean, ez zigortu gaizki edo deus jaten ez duenari.- Kantitateari dagokionez, haur bakoitzaren beharrak errespetatuz jarri janaria plateran. Errepikatu behar bada errepikatu baina hobe hasieratik platera sobera ez betetzea. Gutti jaten duenak ere, platera hustutzearen satisfakzioa izan behar du.
- Otordutik otordura 3-4 ordu izan behar dira eta tartean jateko ezer ez eman.
(Hau, jatea aunitz kostatzen zaienentzat nere ustez ezinbertzekoa da)
(Hau, jatea aunitz kostatzen zaienentzat nere ustez ezinbertzekoa da)
- Otorduetarako, ordutegi jakin bat finkatu, eta haurrek denetik probatzea nahi badugu, jateko bati ezetz erran orduko ez eskeini bertze zerbait. Bere gustuak kontutan hartuz prestatu otorduak, eta mahaiean jarri dugunetik jan nahi ez badu, ba onartu eta lasai hartu. Ez hasi laisterka bertze zerbait prestatzen!!
- Haurrei erakusten diegun guzti horretan atzera ez egitearren, ez erabili merkatuan saltzen dizkiguten haurrei "egokitutako" koilara, plater eta edalontziak. Nahikoa da postrerako koilara eta sardexka metalikoak, eta kristalezko edalontzi ttiki eta platerak erabiltzea. Hauekin, haurrek beraien gaitasun guztiak hasieratik garatuko dituzte.![]() |
| EZ |
![]() |
| EZ |
![]() |
| BAI |
![]() |
| BAI |
Eta formakuntza honetan aipatu ez bazuten ere, neretzat hagitz garrantzitsua da baita: elikagai barietatea eskeintzea, inoiz ez etsitzea eta eredu on bat ematea. Gogoratu, "guk jarri behar dugula janariaren kalitatea eta beraiek, hainbertze maite ditugun ttikitto hoiek, jarriko dutela neurria edo kantitatea".
ON EGIN!!




