jueves, 17 de agosto de 2017

ESKUA HAURRARENTZAKO MUNDUA DA

ESKUAK: haundiak, txikiak, pottoloak, meheak, beltxaranak, txuriak, zikinak, garbiak...mota guztietakoak alegia, biño denak hainen garrantzitsuak gure bizian, gure egunerokoan. 
Eskuak helduontzat garrantzitsuak baldin badira, haur txikienentzako dena dira; beraiei esker hasten dira haur jaio berriak munduarekin kontaktua izaten eta beraiengandik jasoko dute gure irakaskuntza, maitasuna eta goxotasuna (edo juxtu kontrakoa).
Haur zaintzaile baten eskuen erabileraren (mugimenduaren, sensibilitatearen) garrantziaz aunitz idatzi da. Nik, neretzat suposatu duen ikasketagatik, Pikler pedagogian adituak direnen esaldi esanguratsu batzuk bildu eta partekatzen dizkizuet:

“La mano es el mundo para el niño”, dijo Eva Kallo. El primer contacto del niño con el mundo exterior se hace a través de la mano del adulto que lo cuida. Esta última le proporciona información sobre su entorno y sobre sí mismo, de igual manera da información a la educadora sobre lo que el niño siente. En el momento de los cuidados, la educadora satisface las necesidades de contacto corporal del bebé a través del tacto, un toque delicado, no intrusivo (Falk, 1980: 6). Y también: si los movimientos de la mano no son delicados, llenos de ternura, sino insensibles, mecánicos, rápidos y funcionales todos los conocimientos técnicos deseados impedirán que el niño, en lugar de tener el placer y la alegría del contacto corporal, viva este contacto con desagrado. (Falk, 1980: 7) A través de cada cuidado, la educadora busca estimular el placer que tiene el niño en manipular, controlar, hacer solo, ser mayor. (Appell y David, 2008: 38) Durante toda su vida, su personalidad, su imagen de sí mismo, el desarrollo de respeto por uno mismo, la asunción del papel sexual, y, mucho más tarde, su comportamiento como padre están influidos por los cuidados de la infancia: es de la calidad de esos cuidados, es decir, de su carácter agradable o desagradable, tanto para el niño como para su educadora, de lo que dependerá la visión de su propio cuerpo, de estas funciones y de las experiencias que se le atribuyen. (Falk, 1980: 8)



martes, 1 de agosto de 2017

LURRA, GU LURRA GERA!!

Naturarekin kontaktu zuzenean, naturaren edertasunaz gozatzen, naturaren soinu eta usaiak aztertuz, naturari gauza onak emanez, naturatik errespetuz hartuz... Eta honek bai, honek 0 urtetik aurrerantzean bizi guztirako balio du!

















PSIKOMOTRIZITATE FINA LANTZEKO PROPOSAMENAK

1) MAKARROIEKIN: makarroi, plastilina/buztina eta brotxetak egiteko makiltxoekin (plastilina edo buztinarekin makiltxoak bertikalki jarriz).




2) GOMETXAK: gustoko dituzten marrazkietan modu askean jarri ditzaten utziz.


3) GATZA KOLOREZTATUAREKIN: gatza koloretako tizekin koloreztatu eta gero proposatutako marrazki batean (aurretik kola xuria jarrita) laguntzarekin gatzarekin hutsuneak betez joan. Laguntzarik gabe ere, modu askean gustora pasatzen dute gatza bota eta behatzekin edo bertze zerbaitekin marrazkiak egiten, mukurutxoak egiten etab.




4) LOREAK APAINTZEN: dilista, kafe eta fideokin lehendik goma evaz egindako loretxo batzuk (aurretik kola xuria emanda) apaindu.






5) ARRAINAK APAINTZEN: kotoizko bolatxoekin edo eskuz paperakin egindako bolatxoekin goma evaz egindako arrainak apaindu.



6) ILEA MOZTEN: aixturrekin (2 urterekin oraindik zaila egiten zaie), kartoiez egindako panpin triste, alai, harritu, haserretuei, ilea moztu modu askean.


7) KOLORETAKO ERRULETA: pinza bakoitza, erruletan dagokion lekuan jartzean datza jokuak.





lunes, 31 de julio de 2017

KOLOREAK IKASTEN

Koloreak ikasten hasteko joku eta jarduerak argazkien bidez ilustratuak (2-3 urtetik gora frogatu dut):

1) Ura koloreztatuz (tenperarekin edoeta janari kolorantearekin):




 2) Koloretako izozki makiltxoak kolore ezberdinetan sailkatuz:



3) "Koloreak ikasten" abestiaz baliatuz (https://www.youtube.com/watch?v=2I9lXVA4gjY), kantuak aipatzen dituen kolore eta marrazkiekin paletak sortu eta apaindu eta gero kantuarekin batera dantzatuz:




4) Harriak margotu eta lehortu ondoren dagokion marran jarri:




5) Nire ttiki garaiko lur joku hau berrezkuratuz, koloreak lantzen ditugu baita (bertze gauza batzurekin batera):


6) Pinza bakoitza bere kolorean jarri eta horrela koloreak lantzen ditugu bertze gauzen artean:

MARGOTZEKO TEKNIKA DESBERDINAK

1) KANIKEKIN (2-3 urtetik aurrera); kanikak tenpera pinturakin (eskuekin margotzeko erabiltzen dena) busti eta orrialdea barruan duen tapik gabeko kajan sartu. Gero denen artean kaja alde batera eta bertzera mugitu orrialdea guk nahi bitartean margotuz. Kontuz kanikak ez ditzatela ahoan sartu!!


2) PILOTEKIN (2-3 urtetik aurrera): pilotak tenpera pinturakin (eskuekin margotzeko erabiltzen dena) busti eta markodun kartoia alde batera eta bertzera mugituz margotu.


3) ORMAN MURALAK (2-3 urtetik aurrera): orman paper jarrai zati haundiak edoeta oihal zati haundiak itsatsi eta pinzelekin edoeta eskuekin esku tenperekin margotu.



domingo, 30 de julio de 2017

GARAIALDE HAUR ETXEA SUNBILLAN

Miren Hernandorena Ibarra naiz eta Sunbillan jaio nintzen duela 40 urte. Ingenieritzako ikasketak bukatu eta lanbide ezberdinetan probatu ondotik, haur ttikiekin lan egiteak ikaragarri betetzen ninduela konturatu nintzen. Haur ttikiekin lan egiteko aukeren artean, nire pentsamendu eta bizimoduarekin hobekien egokitzen zena "haur edo kabi etxeen" filosofia zela ikusi nuenean, denborarik galdu gabe nire etxea, nire gustoko "haur etxe" batean bilakatzeari ekin nion.
3 urte daramazkit nire familiarekin batera proiektu zirraragarri honetan murgilduta, eta ahal dudan guztietan, haurren inguruko arlo desberdinetako formakuntza jasotzen dut. Egunero, erakutsi baino gehiago ikasi eta ikasi egiten dut nire inguruan dabiltzan "ttikitto eroxko" guzti hoietatik batipat.
Bazen behin Ane izeneko nexka bat...bazen behin hosto bat...bazen behin txori ttiki bat... bazen behin udaberria...horrela ematen diogu hasiera lehenengo eguzki printzekin batera egun bakoitzari, eta bizi garen paraje paregabe honek oparitzen dizkigun baliabideak probextuz, abentura eta majiaz beteriko istorio bukagaitzetan murgiltzen gara.
Abentura hoietatik batzuk partekatuko dizkizuet blog honetan, eta norbaitentzat lagungarri suertatzen bada, oraindik aberasgarriagoa izanen da nire lanbidea eta azken finean bizimodua.