martes, 1 de agosto de 2017

PSIKOMOTRIZITATE FINA LANTZEKO PROPOSAMENAK

1) MAKARROIEKIN: makarroi, plastilina/buztina eta brotxetak egiteko makiltxoekin (plastilina edo buztinarekin makiltxoak bertikalki jarriz).




2) GOMETXAK: gustoko dituzten marrazkietan modu askean jarri ditzaten utziz.


3) GATZA KOLOREZTATUAREKIN: gatza koloretako tizekin koloreztatu eta gero proposatutako marrazki batean (aurretik kola xuria jarrita) laguntzarekin gatzarekin hutsuneak betez joan. Laguntzarik gabe ere, modu askean gustora pasatzen dute gatza bota eta behatzekin edo bertze zerbaitekin marrazkiak egiten, mukurutxoak egiten etab.




4) LOREAK APAINTZEN: dilista, kafe eta fideokin lehendik goma evaz egindako loretxo batzuk (aurretik kola xuria emanda) apaindu.






5) ARRAINAK APAINTZEN: kotoizko bolatxoekin edo eskuz paperakin egindako bolatxoekin goma evaz egindako arrainak apaindu.



6) ILEA MOZTEN: aixturrekin (2 urterekin oraindik zaila egiten zaie), kartoiez egindako panpin triste, alai, harritu, haserretuei, ilea moztu modu askean.


7) KOLORETAKO ERRULETA: pinza bakoitza, erruletan dagokion lekuan jartzean datza jokuak.





No hay comentarios.:

Publicar un comentario