Naturarekin kontaktu zuzenean, naturaren edertasunaz gozatzen, naturaren soinu eta usaiak aztertuz, naturari gauza onak emanez, naturatik errespetuz hartuz... Eta honek bai, honek 0 urtetik aurrerantzean bizi guztirako balio du!
"Garaialde Haur Etxea", Nafarroako Sunbilla herrian kokatzen den nere "kabi etxe" kuttuna da. Bertan, nere familia eta nik, 0-3 urte bitarteko haurrak giro lasai eta goxo batean hartzen ditugu. Egunero elkarrekin bizitzen ditugun abenturak partekatzea eta gure bizipenak, haurrekin egoteko zortea duzuenontzako baliagarri eta inspirazio iturri izatea da blog honen helburu nagusia. Zuen gustokoa izatea espero dut!!!
No hay comentarios.:
Publicar un comentario